captura


HUGIN-Panorama Tools GUI.



Proiektuaren weborria:
      http://hugin.sourceforge.net/

Ezer baino lehen kontu batzuk behar dira.

- Azaldutako guztia Huginen 0.6.1 bertsioan dago oinarrituta, gerta daiteke bertsio zaharragoetan aukera guztiak erabilgai ez egotea.
- Irudiak TIF formatuan erabil badaitezke ere (baita 16 bitetakoak) soporte ez da erabatekoa. Adibidez EXIF datuak ezin dira kargatu "Camera and lens" pestañatik edo Autopano erabili lotura puntuak automajikoki sortzeko.
- Eskuliburua GNU-Linuxen bertsioan dago oinarrituta, Hugin defektuz dator distribuzio gehienekin, indows eta mac erabiltzaileok proiektuaren weborritik jeitsi beharko duzue.


Debianen instalatzeko:

# apt-get install hugin enblend


Lehena panoramikan erabiliko ditugun irudiak eskuratu behar ditugo, iturburu fitxategia RAWa bada edo retokatu baditugu denek tratamendu berbera euki behar dute, bestela loturak nabarituko dira.

Ederto, programa abiaraziko dugu. Hasierako pantalla irudiak kargatzekoa da:



captura




"Add individual images..." (1) sakatuko dugu, diska gogorrean irudiak bilatu eta aukeratuko ditugu.

Oso komenigarria "aingurarena" egiteko irudi bat aukeratzea, hau da, panoramika eraikitzeko gida izateko.
Honetarko da "Adjust the anchor spot" botoia, leiho berri bat zabaltzen du irudia eta bi gidekin (bertikala eta horizontala). Ezkerreko botoiarekin mugitu ahal ditugu eta eskuinekoarekin biratu, ideia oinarria izateko irudi bat alineatzea da. Behin irudia alineatuta "Anchor this image for position"(2) botoia sakatuko dugu aplikatzeko.

Une honetan baita, esposizioaren erreferentzia moduan irudi bat markatu ahal dugu, dena den nahiago dut halako ajusteak Gimpen egitea.

ndoren "Camera and Lens" pestañara joango gara, hemen egingo dugun ajuste bakarra objetiboaren luzeera fokala markatzea izango da:



captura




Horretarako irudi bat aukeratu behar dugu eta "Degrees of view" atalean luzeera fokalaren balorea idatziko dugu. Oso garratzitsua da "Inherit" (heredatzea) kasillatxoa markatzea, eta baita ere ziurtatzea "Lens type" desplegablea Normalean dagoela (Rectilinear).
Irudiak JPGak badira nahikoa da "Load exif" botoia sakatzea.

Kontrol puntuak egiteko unea heldu da, "Control points" pestañara joango gara. Atal hau bi aldeetan dago zatituta eta bietan irudi guztiak. Nahi duguna da kontrol puntuak markatu irudi bat eta hurrengoaren artean, orduan ezkerreko atalean lehenengo irudia aukeratuko dugu eta eskuinekoan bigarrena. Kontrol puntuak markatu ostean bigarrena ezkerrean jarriko dugu eta eskuinean hirugarrena. Horrela guztien arteko kontrol puntuak jarri arte.



captura




Puntuak jartzeko irudi bateko puntu batean egin behar dugu klik eta ondoren alboko irudiko puntu berean (gutxi gora behera). Puntuak korrelatiboak ez badira programak error mezua emango du. Hasteko 10 punturekin nahikoa da. Oso erosoa da "Auto add" eta "Auto fine-tune" laukitxoak markatzea programak berak saiatzeko afinatzen aukeraketa.

Orain "Optimizer" atalera joango gara, hemen ezarpenak afinatuko ditugu. Irudi batean hasita (guk ezarri dugun aingura) besteak geitoko dira panoramika osatu arte. "Incremental (Starting from anchor)" (1) aukeratuko dugu eta "Optimize"(2) sakatu.



captura




Dena ondo badago ea aldaketak aplikatu nahi ditugun galdetuko digu, bestela seguraski kontrol puntu gehiago jarri beharko dugu.

Oso ondo, dagoeko panoramikoa aurrikusi ahal dugu, "Preview panorama" (3) sakatu.

Aurrikusi leihoan panoramikoaren itxura ikusi ahal dugu eta baita ajuste batzuk egin.



captura




Atal honetan "Center" y "Fit" (1) botoiak sakatuko ditugu panoramikoa leihoan ajustatzeko. Bisualizazioa aukeretan (2) "Rectilinear" y "Equirectangular" aukeren artean konparatu ahal dugu. Konforme gaudenean "Update" botoia sakatuko dugu. Inoiz gertatu zait leihoan argazki guztiak ez agertzea, konpontzeko "All" botoia sakatuko dugu.

Eta horrela ia amaierara heldu gara eta panoramikoa ia prest dago."Stitcher" leihoan irudia espertatzeko aukeera batzuk dauzkagu.



captura




Gure aukera oso zehatza izango da, ziurtatuko dugu "Projection" (1) desplegablean "Optimize" atalean hautatu genuen aukera dagoela, "Image format" (2) atalean "Multiple TIFF" aukeratuko dugu, horrela fitzategi batzuk lortuko ditugu gero enblendekin lotzeko. Azkenik"Stitch now!" (3) sakatu behar dugu.



captura




Amaitzeko kapturan ikusten den eran enblend komandoa erabiliko dugu fitxategi bakarra lortzeko.



Egilea: Kurtsik
http://www.kurtsik.org